Gaur, ondo antolatutako Herria dugu, ez dago oraindik osorik, baina helburu hori lortzea luze badoa ere alderdi abertzale batek ez du sekula etsiko. Nik ez dut etsiko. Baina lan handia egin dugu Herria eraikitzen. Europako iparraldearen pare gaude osasungintzan, gizarte zerbitzuetan, hezkuntzan... ikastolak sare publikoan daude. Gogoan dut ikastola klandestinoan Espainiako "inspektorea" etortzen zela noizbehinka guri lezioa hartzera. "¿Cuáles son las provincias vascongadas? Alava, Guipúzcoa y Vizcaya... Y Navarra?".
"Navarra independiente". Nola aldatu diren gauzak! 40 urte geroago, bozkatzera maskaraz joan behar dugu, gure mundu modernoa birus txerri batek mehatxatu duelako.