Txalo, 'o km'

Erabiltzailearen aurpegia Aintzane Oiarbide 2020ko mai. 24a, 00:00

Hamaika ikusteko jaioak gara, baina oraingoan denok harrapatu gaitu ezustean, zientzia fikziozko film baten barruan bageunde bezala. Gure lehentasuna osasuna zaintzea da eta izan da, eta nahiko txukun ari gara pausoak ematen. Konturatzerako, ordea, ekonomia arloa laino beltz baten azpian sartu zaigu eta Osakidetza, gure gizarte politikak, hezkuntza, kultura, gure bizitzan beharrezkoak ditugun oinarrizko zerbitzu hauek lehengo mailan jarrai dezaten arlo honi heldu behar diogu, ekonomia bera, gure lanpostuak, zaintza berezietan sar ez daitezen. Maskara jantzi dugu, baina begietako estalkiak kendu behar ditugu.

Hemendik aurrera ematen ditugun pausoak konfiantzaz eta segurtasunez eman behar ditugu, bestela gureak egin du! Gure osasun langileei merezitako txaloa eman diegu eta orain gure lanpostuak aurrera ateratzeko industria ekimenei egin behar diegu txalo: Lazpiur, Embalan, Servimasa enpresa bergararrak adibide, beharretatik ikasten omen dugu eta pandemia honek zerbait erakutsi badigu 0 km produktu eta proiektuak bultzatzea da. Bertan egindako makinekin maskarak egitea beti izango da hobe Txinak bidaltzen digunaren menpe egotea baino.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak