Zaharrak berri

Erabiltzailearen aurpegia Aintzane Oiarbide 2020ko api. 10a, 00:00

Azken hilabetean izan dugu sekula ezagutu ez dugun gizadiaren aurkako arriskua baztertzeko borroka; bakardadea sortzen duen borroka hainbatetan. Ditxosozko koronabirusa da gurean protagonista, eta honek ekarri dituen eraginen artean, zahar etxeen egoeran ipini dute azpimarra komunikabideek.

Ez da zilegi esaldi gordinekin gure zaharrak eta ingurukoak beldurtzea, ez baita egia osoa zahar etxeetan daudela kutsaturik gehienak, zahar eta gazteen artean aukera egin behar dela ospitaleetan zein salbatu erabakitzeko eta horrelako itxuragabekeriak une oro botatzea. Ez dut gogoko notiziak ematerakoan gehiegikeriak erabiltzea, ez eta leku batean gertatutako egoera triste eta bihozgabeak orokorrak balira bezala saltzea. Zaharrak ere sendatzen baitira.

Gure osasun eta gizarte langileen bihotz zabaltasuna eta laguntzeko bokazioa dira egoera zail hauetan adibide azpimarragarriak. Oso egoera ederrak ikusi ditugu egunotan teknologiari eta gizatasunari esker: aurrez aurre ezin bada ere, zein polita den "maite zaitut, ama" edo "maite zaitut, aitaita" esatea tele-deiaren edo bideokonferentzia bitartez.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak