Gogoratzen dut...

Erabiltzailearen aurpegia Aintzane Oiarbide 2020ko mar. 8a, 00:00

Gogoratzen dut 2011-2015 legealdian puri-purian izan genuela zaborren gaia. Bergaran, oposizio bezala, Bilduren Udal Gobernuari Udaleko eta Mankomunitateko txostenak eskatzen genizkion gure lana, gobernua kontrolatzea, hobeto egin genezan.

Ikusi genuen Epeleko zabortegia zigilatzeko, erabat ixteko, diru bat zegoela, milioitik gora, oker ez banago, baina orduko Mankomunitateko arduradunek, Bilduk, zabortegia zigilatzeko dirua, besteak beste, atez atekoa ezartzera bideratu zuten. Epeleko konpost plantaren inaugurazioa ere egin zuten, oraindik bukatu gabe zegoenean, eta akatsez betetako eraikuntza hurrengo arduradunok konpondu eta jarri genuen martxan.

Gogoratzen dut ere errauskailua eta zaborren kudeaketa egiteko azpiegiturak egin beharrean zaborra kanpora bidali zutela, horretarako, kamioiek kutsadura handiko arrastoa utziz. Eta ondo gogoratzen dut zaborren kudeaketa egiteko Bilduren eredua plastikotan bildutako zabor bola handiak pilatzeko zabortegiak zabaltzea zela. Zaldibarren argi ikusi dugu zabortegietan sor daitezkeela kontrolik gabeko suteen kutsadurak eta ez direla eredu egokia hondakinen kudeaketarako. Zein da, beraz, ezker abertzalearen soluzio magikoa?

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak