Edozerk ez du balio

Erabiltzailearen aurpegia Aintzane Oiarbide 2020ko ots. 2a, 00:00

Joan den larunbatean, urtarrilaren 25ean, ezohiko greba deialdia egin zuten AP-1 autobidean Legutio inguruan. Ekintza honen protagonistek U30 Euskal Herria gelditu izenburutzat duen komunikatua kaleratu zuten Youtuben zintzilikatutako bideo baten bitartez. Aspaldian gure memorian galduta ez baina baztertuta genituen irudiak ikusten dira hor: 15 bat gazte beltzez jantzita, burua eta aurpegia era bat estalita, formazio edo hurrenkera militarrean.

Azken boladan, aldaketa klimatikoari eta ingurumenaren zaintzari buruz sekula baino gehiago hitz egiten den garai hauetan, itxuragabeak iruditzen zaizkit bideo horretan azaltzen diren irudiak; autobidearen zabalera osoan 30etik gora pneumatiko jarri eta su eman zieten, ikaragarrizko ke beltzezko zutabeak sortuz. 15 gazte hauen aldarrikapen komunikatuan honelako esaldiak aipatzen dira: "... kaleak berriro sutan ikusteko arrazoiak soberan ditugu"; "Herriak agindu eta gobernuak men egin behar du".

Nola bihurtu dira hauek herri ordezkari? Nork aukeratuta? Gehienok ez ditugu "ekintza militar" hauek ikusi nahi; are gutxiago, sortzen duten kutsadura bortitza, merkurioa, beruna eta karbono dioxidoa barra-barra.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak