Lau teilatu gainian, ilargia erdian, eta zu goruntz beira... Amodiozko kantu eder honen protagonista Bergarako neska bat dela ba al zenekiten? Orain, maitasun inspirazio horrek balio izan du gaixotasun latz hori jasaten duten umeen aldeko solidaritatea hizki larriz idazteko.
Ez dut sekula ahaztuko nire seme Beñat jaio zen egunean, Beñat izeneko beste mutiko bat hil zela minbiziaz Bergaran eta bere amak esan zuela: "Nirea hil da, baina beste Beñat bat jaio da". Gogorra eta eskuzabala. Zorionez, ikerkuntzari esker, gaur egun %80tik gora umek gainditzen dute minbizia, eta ongietorria izan dadila musika ekimen hauen alde markak gainditu ditzagun.