Faxistak beti izan ditugu tartean, ez baitira Francoren helikoptero txangoarekin desagertu, baina oraingoan sekula baino lotsagabeago ari dira, inolako konplexurik gabe alderdi abertzale demokratikoen legez kanporatzea eskatuz. Komiki baten koadrotxo batetik aterata diruditen arren, pertsonaia hauen astakeriak ez dira bat bateko ateraldiak eta estrategia ez da adibidez EAJ orain legez kanporatzea, ez, gainontzeko alderdi espainiarren demokrazia maila jaistea eta Katalunia eta Euskadiren eskumen eta eskubideak geroz eta gehiago murriztea baizik.
Euskal agenda Madrilen garrantzitsua da, beharrezkoa, bai gure interesak defendatzeko baina batez ere faxistei eta inguruan dabiltzanei guk beldurrik ez dugula eta sendo gaudela aurpegira esateko.