Familian Elgetako frontean gudari izan zirenak ditugunok ondo dakigu urte luze hauetan ez dutela gustuko izan, askotan, egun haietako kontakizun handirik egiterik. Han bizitako sufrimendua hain zuten barruan, sakon, kosta egiten zitzaien bizitakoa kanporatzea.
Garaiko emakumeak ere aldarrikatu nahi nituzke. Eusko Abertzale Batzako emakumeek Debagoien osoan lan handia egin zuten gerra aurretik eta gerra ondoren, eta, nahiz eta ez ziren gudari izan, gudarien babesa, zaintza, familiaren ardura, Euskadirekiko konpromiso politikoa ziren sufrimendu askoren gainetik izan zituzten helburuak.
Bai gudari eta bai emakume hauen errepublikaren aldarrikapena Euskal Errepublika zen eta honen bandera gure ikurrina. Gora Eusko gudariak, gora emakume abertzaleak eta gora Euskadi askatuta!