EAJ-PSE-EE akordioa nagusitu bada ere, alderdi guztiak iritsi dira akordio desberdinetara, EH BilduPodemos, EAJ-EH Bildu, Podemos-PSE-EE, e.a. Baina, guztien gainetik, Herri ikuspegi baten alde egindako ahaleginik handiena Nafarroan ikusi dugu. Mahaiaren lehendakaritza Geroa Bai taldeak lortu du – EAJ talde honetan dago–, EH Bildu mahaiko partaide izatearekin batera.
Hau ez da bat-batean haizearen norabide aldaketa baten ondorio. EAJk Madrilen bere indarraz baliatuz, sozialisten hasierako nahiaren kontra. Nafarroako Parlamentuko mahaian EH Bildu sartzea lortu du. Honi Herri ikuspegiaren aldeko negoziaketa deitzen zaio, eta EAJ-PNVk maisua dela erakutsi du akordioak lortzerakoan.