Hitza bete

Erabiltzailearen aurpegia Aintzane Oiarbide 2019ko mai. 19a, 00:00

Hauteskunde kanpainan gaude berriz ere eta emandako hitza bete den ala ez neurtzeko ordua da. Kanpainetan gauzak agintzea erraza da, aurrez egin ez dituzten 20 gauza desberdin egingo direla aldarrikatzen duten hautagaiek ez didate batere sinesgarritasunik ematen herritar bezala. Gauzak eginez demostratzen dira eta emandako hitza betez.

Halere, bozka bakoitza norberarena da, ez besterena, eta norberak erabaki behar du zeri ematen dion garrantzia bozka ematerakoan. Nik argi daukat bozkatu dudana betetzea eskatzen dudala eta gehiengoa izan duen alderdiaren programa bete egin behar dela. Parking bat dela gehiengoak eskatu duena, merkatariek, kanpoaldeko auzokideek, hiritarrek beharrezkoa ikusten dutelako? Ba, parkinga egin egin behar da. Gutxiengo baten iritzia entzun beharra dago, beti, baina gehiengoak bozkatu duena bete egin behar da, zalantzarik gabe. Hau da demokraziaren printzipioa.

Hauteskundeetan gehiengoz bozkatutakoa inork zalantzan jartzen badu, zertarako balio dute hauteskundeek? Eztabaida atzeratzea eta erabakia hurrengo legealdirako uztea iruzurra da herritarrekiko. Akabo demokrazia!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak