Politika hizki larriz egiten zen garaia zen, ilusioa sortzen zuten diskurtsoak, barrua astintzen zutenak eta jendearengan konpromisoa pizten zutenak. Xabier Arzalluz, hizlari eta politikari guztien artean argi nabarmentzen zinen. Berbetan zuzena, pentsatzen zenuena esateko beldurrik gabe botatzen zenituen Euskal Herriaren burujabetza eta eraikuntzaren aldeko argudioak, parean ministroak, presidenteak edo nornahi zegoela ere. Motzean edo jendaurrean, itzal handikoa zinen. Nazioarteko herrien historia ondo ezagutzen zenuen eta ezagutzarekin hitz egiten zenuen, ingurukoak argudiorik gabe utzi arte. Zortea izan nuen zu ezagutu zintudalako. Maisu politikan eta maisu bizitzan, tatxarik gabeko gizona!
Gauza guztien artetik zure lehentasuna Euskal Herria eta bere burujabetza izan ziren. Sarritan esaten zenuen: "Lehenengo, abertzalea, eta gero, gainontzekoa". Goitik beherako eta baldintzarik gabeko abertzalea zinen.
Eskerrik asko zure Herri honi egin diozun ekarpenagatik. Agur eta ohore, Xabier.