Izoztuta

Erabiltzailearen aurpegia Aintzane Oiarbide 2019ko urt. 27a, 00:00

Neguaren argazkirik aukeratu beharko banu, aste honetan ETBk ekarri digun Niagarako ur-jauzi izoztuaren irudia da. Ederra eta, aldi berean, zirraragarria argazkia. Inpresioa egin zidan naturaren indarra irudikatzen duen mugimendu bat nola geratu daitekeen geldi izotzarekin. Finlandiara egin nuen bidaia batean antzeko sentsazioa izan nuen Baltikoa izoztuta ikusi eta gainean oinez ibili ginenean

Izotz horren isla balitz bezala, aste honetan izoztuta utzi nauten berriak ikusi eta irakurri ditut: Julenen, Malagako umetxoaren, erreskaterako baliabideek, komunikabideek egindako jarraipenak, Malagako mendi hartako zulaketek… Protagonista ugariren istorioak idazteko emango dute datozen hilabeteek.

Bestalde, Pablo Ibarren errudun epaia atera zen, baina bi epaimahaikidek atzera egin omen dute orain. Pabloren bizitza dago jokoan eta ikaragarria da hau, baina benetan izoztuta uzten nauena Floridako justizia sistemaren gehiegikeria eta ustelkeria susmoak dira. Badirudi epaiketa baino lehenago, Pablo errudun izendatuta zutela. Ea eskandalu honek Pablori errugabea dela demostratzeko benetako aukera ematen dion.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak