Ekinez egina

Erabiltzailearen aurpegia Aintzane Oiarbide 2018ko aza. 2a, 00:00

2014. urte amaiera aldera etorri zen Bergarako Candy lantokiaren itxiera hotsa, hots lehorra, gordina, zitala. Arropa ikuzgailuen produkzioa Txinara eraman zuten eta, a ze kasualitatea! Txinan egiten zituzten motorrak bertan muntatzeko proiektua ekarri nahi zuen Bilduk gobernatzen zuen Foru Aldundiak. Proiektu hau bertan ezartzeko egitasmoak langabezian geratu ziren langileen dirua eskatzen zuen inbertsioetarako.

Proiektua ez zen aurrera atera, jakina, baina gaur, Gureak taldeak bertan sortu duen lantegiak jada 80 bat lanpostu eta 2020rako 130 bat langile gehiago ekarriko ditu Bergarara. Iñigo Oiartzabalek, Gureak taldeko zuzendari nagusiak, orain hilabete batzuk utzi gintuen, baina gogoan dut ze harrotasunez hitz egiten zidan proiektu honi buruz. Gakoa zein zen Bergarara ekartzeko? Deskargako autobidearen amaiera. Bergara komunikazio-gune garrantzitsu bilakatuko zelako Gipuzkoan, eta Bergarako Udalarekin lankidetza estua izan dutelako.

Errepide sare on bat edukitzearen garrantziaren adibide dugu Gureak lantegi berria eta guk argi izan dugu beti hori. Zorionez, hilabete gutxi barru amaituta egongo da errepidea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak