Bost zubi-bide

Erabiltzailearen aurpegia Aintzane Oiarbide 2018ko uzt. 22a, 00:00

Kwai ibaiaren gaineko zubia, Portugaleteko zubi esekia, Golden Gate, Pont Neuf, historiaz betetako zubiak, guztiak esanahiz betetakoak eta bizitza eta heriotza, maitasun eta gorrotoen testigu.

Zubien irudia sinbologiaz beteta dagoela jakina da, zubiak eraikitzaileak dira, lotura ezin hobeak. Txikitatik ditudan irudietan ere Zubiri zubiri, nunguari, nunguari kanta-jolasa darabilkit oroitzapenetan, inkontzienteki zubiaren kontzeptua gure izanaren barru-barruan baitago.

Zubi-bideak zubien arrebak dira, neurriz handiagoak eta, batik bat, garraio eta ibilgailuentzat eraikiak. Gaur egun ditugun azpiegitura modernoetan ezinbesteko elementuak dira orografiaren kapritxoak gainditzeko.

Oraintsu bukatu dugu Antzuola eta Bergara lotzen dituzten autobide berriaren bost zubi-bideen eraikuntza, Gipuzkoan egindako obrarik konplikatuenetakoa. Eurite, elurte, ekaitz eta eguraldi eskasa etsai izan ditugularik, geoteknian izan daitezkeen ia arazo guztiei aurre eginez gizakiaren eraikitzailetasuna gailendu da. Hortxe daude Debagoieneko ikur izango diren bost zubi-bideak, giza kate baten beso sendoak irudikatzen dituzten lotura, konpromiso eta erronkaren adibide.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak