Amaieraren gazi-gozoa

Erabiltzailearen aurpegia Aintzane Oiarbide 2018ko mai. 6a, 00:00

Odol isuriak baino garratzagoak izan dira bihotz minaren ezin etsiak.

Hots, hots, bizion oinok, deskribatzen zuen Lizardik, hil kutxa gainean daramatenen ibilbide motel eta pisutsua grafikoki adieraziz, irudikapen egokia nire ustez, urte askotako sufrimendu andana honekin egin behar izan dugun letaniazko ibilbidea adierazteko. Ibilbide motela, eta bizkar gainean izan dugun pisuaren ondorioz oin arrastoak lurrean nahi baino sakonago utzi dizkiguna.

Egun hauetan iritzi artikulu, titular eta elkarrizketa ugari izaten ari gara ETAren sorkuntza eta amaieraren inguruan tesi politikoa eginez. Gure herrian filosofo eta politologo ugari dugu ETAren dimentsio politikoa aztertzen orduak eraman ditzaketenak. ETAk dimentsio politikoa galdu zuela urte asko dira, baina biktimak, aktibisten familiak, alde guztietako seme-alaba, guraso eta alargunak gure tartean ditugu atzera ezinezko galdutako denboran. Orain dela 7 urte ETAk borrokari utzi baino egun batzuk lehenago joan zitzaidan aita, ETAren amaiera ikusi baino bi hilabete lehenago joan zait ama. Nire semeak, behintzat, itxaropen eta bakezko etorkizuna bizi ahal izango du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak