'Handia'-ren handitasuna

Erabiltzailearen aurpegia Aintzane Oiarbide 2018ko ots. 11a, 00:00

Telebista munduan nire lehen pausoak Madrilgo ekoiztetxe batekin eman nituen orain 28 urte.

Han telebista programak nahiz zinemarako filmak egiten genituen eta gogoan dut bertako ekoizleak ziren bi bazkideek esaten zidatena: "Guk oso gogoko ditugu euskaldun profesionalak zineman, gure pelikuletako lan taldeetan beti ditugu euskaldunak". Nik ezagutu nituen produkzio buru, argitzaile, produktore, makillatzaile, ile-apaintzaile, jantzitegi arduradunak, eta abar, eta abar, urte haietan. Zinea egiteko benetako bokazioa zuen jendea zen, lana ez baitzen beti izaten, boladaka baizik.

Ez nau harritu, beraz, 28 urte geroago Handia filmaren arrakastak Madrilen. Jakin bagenekien Euskal Herrian nolako harrobia genuen. Oraingoan, ordea, salto ikaragarria sumatu dut, gure ama hizkuntzaren txikitasuna handi egin baitu film honek.

Bejondeizuela Jon Garaño, Aitor Arregi eta talde osoa! Euskaraz ekoiztea eta euskara mundu osoan entzutea gauzatu duzue. Europan sariak irabazi ondoren, orain Ameriketarako bidean dira. Altzoko Aundiya baino pauso erraldoiagoa eman du euskarak, pausu ausarta.

Bergaran esaten dugun bezala, "baloria bihar da!" Aupa zuek!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak