Gobernatzaileen erantzukizuna

Erabiltzailearen aurpegia Aintzane Oiarbide 2017ko uzt. 16a, 00:00

2015eko uztailean hartu nuen Gipuzkoako Bide Azpiegituren arduradun izatearen erronka.

Ezustean, baina gogo handiz eta, batez ere, erantzukizunez gure gobernu programa betetzeari ekin nion. 

Lehenengo egitekoa Antzuola eta Bergara arteko gaitasun handiko errepidea bukatzeko diagnosia egitea izan zen. 5 kilometroko obra egiteko erabaki asko hartu behar izan nituen, baina lehena, zegoen proiektua errebisatu edo berria egitea. Argi nuen nire aurreko arduradunak amaitu gabe utzi zuen obrak azterketa sakonak eta proiektu idazketa berria eskatzen zituela, eta azterketa geologiko handiak egin eta proiektu sendoa egin genuen, eguna joan eta eguna etorri egiteko horretan indar guztiak jarriz. Bi urte bete ondoren, Antzuola-Bergara obra martxa onean da proiektu berriarekin. 

Aurreko legealdian egindako proiektuaren errebisioarekin jarraitu nezakeen, baina birplanteatu egin nuen zeharo, nire erantzukizuna obra ondo egitea eta bukatzea baita, eta ez aurrekoek erabakitako proiektuarekin jarraitzea. 

Gobernu lanetan gaudenok hori guztia neurtu eta erabakiak hartu behar ditugu, aitzakiarik jarri gabe.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak