Bidegi ereduaren onurak

Erabiltzailearen aurpegia Aintzane Oiarbide 2017ko eka. 11a, 00:00

Azken urteotan Ezker Abertzaleak EAJren aurka erabili du Bidegiren egoera ekonomiko txarraren errelatoa ez da inoiz bat etorri errealitatearekin baina sozietatearen izena zikintzeko nahikoa izan da.

Aurrera begiratu beharra daukagu zentzu gabeko liskar politikoak atzera utziz honek mesede egingo baitio Bidegiri, eta batez ere gipuzkoarrei. 2003an sortu zen sozietatea Gipuzkoako autobideak kudeatu, mantenu eta gaitasun handiko errepide sarea osatzeko.

Erabiltzaileek ordaintzen dutena errepide horiek mantentzeko eta hobetzeko erabiltzen da eta honi esker egin dira AP-1 edo Donostiako Ingurabidea. Eredu honekin kanpotar guztiek ordaintzen dute gure autobide sarearen hobekuntza eta eraikuntza. 2016ko auditatutako kontuen arabera ia 23 milioi euroko deskontua egin zaie gipuzkoarrei, iaz baino 5 milioi gehiago eta laguntza hau hilabete batzuk barru Bizkaia eta Arabara egingo ditugun joan-etorrietara zabalduko da. Gipuzkoa eredugarria da errepide kudeaketan baina gipuzkoarrok askotan gure arteko liskarra gure onuraren aurretik jartzeko ohitura dugu. 

Honetan badaukagu besteengandik zer ikasia.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak