Gernika, malkoak ezin lehortu

Erabiltzailearen aurpegia Aintzane Oiarbide 2017ko api. 30a, 00:00

Duela 80 urte gertatu zen, apirilaren 26an. Baserritar eta kaletarrak merkatu egunean salerosketan, umeak jolasean eta gurasoak lanean ziren.

Bat -batean sirena hotsa, bonbak, sua, bizirik zeuden gorputzak gorpu bihurturik, nahigabea, pozaren hurren negarra. Herri bat justifikaziorik gabe suntsitu zuen Francok Alemaniako nazien eta Italiako legionarioen laguntzaz.

Euskal erakunde eta ordezkariek sarraski eta dolu hori gogora ekartzea zilegi eta beharrezkoa da. Biktima gertatu ziren guztiak gogoratzea ezinbestekoa eta kanpotik etorritako nazien ondorengoek dolu horretan parte hartzea, Nagasakiko herriaren ordezkariak ere gurekin bat egitea eskertzekoa eta txalotzekoa. Bihotz mina eta harridura sortu dit, ordea, Idoia Mendia sozialistaren hitz jarioak: hau guztiau "abertzaleok Espainiaren aurkako tesi biktimistak elikatzeko" omen da. Mendia andreak erakusten duen hoztasun itxuragabea eta biktimekin enpatiarik eza eta Euskal Herriaren aurkako eraso ikaragarri honetan sortu duen desenfoke galanta ezin ditut onartu. Espainiako gobernuak ez du sekula dolu horretan bat egin eta horretan PPren gobernua eta PSOErena parean zaudete, Mendia andrea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak