Gipuzkoarrek, bizkaitarrek eta arabarrek foru aldundiek lagundutako deskontuak ditugu autopistetan, lurralde bakoitzean desberdinak. Deskontuak lortzeko, erabiltzaileak ezin dira aktibitate ekonomikoak izan, ez enpresak, ez garraiolariak, ez taxilariak... Horretarako, lurralde bakoitzean erroldatuta eta Ogasunarekin eguneratuta egon behar du norberak.
Peajeak erabiltzaileak ordaindu behar ditu gaitasun handiko autopistetan, errepide hauek egoera egokian mantentzeko diru asko behar baita. Adibidez, 3 kilometrotan zorua birgaitzea milioi bat euro kostatzen da. Eta mantentze-lan hauek etengabe berritzen dira. Baina gipuzkoarrok kanpotarrekiko beste tratamendu bat daukagu; ordaindu bai, baina dezente gutxiago.
Deskontu sistema bateratu berriak ekarriko luke Bizkaira eta Arabara AP-8 eta AP-1etik joaten garen gipuzkoarrok han ere deskontuak izatea. Herri ikuspegitik pauso nabarmena eta gipuzkoarron poltsikorako abantaila. Horretan ari gara lanean, baina hau berme juridiko eta teknikoekin ondo egin beharra daukagu.