Kontziliazioa, bai ote?

Erabiltzailearen aurpegia Aintzane Oiarbide 2016ko aza. 6a, 00:00

Aste honetan antolatu du Foru Aldundiak berdintasuna eta kontziliazioaren inguruan kongresua Donostian.

Gaiak ez du Halloween gauaren inguruko industria komertzial neurri gabeak sortu duen interesik sortu, baina jakin beharko genuke eguneroko bizitzan kalabaza buru eta zonbi ikusgaitz horiek baino askoz eragin handiagoa duela. Gizon nahiz emakumeok beharko genituzke baldintza hobeak lana eta familia, aisia eta abar uztartzeko, kontziliatzeko alegia, baina aste honetako kongresuan argi geratu den bezala, emakumeon kontziliazioan berdintasuna aldarrikatu behar dugu.

Kontziliazioa ez baita etxeko lanak eta lantegikoak nola uztartu emakumeok, baizik eta gizon-emakumeon berdintasunaren ikuspegitik nola eraman uztartze hori. Argi dago oraindik emakumeok karga handia dugula lantegitik irteterakoan etxeko lanei, familiari, gurasoei eta abarri aurre egiten, gizonezkoek baino askoz handiagoa. Kezkagarria da jakitea enpresa zuzendaritza munduan adibidez, emakumeon presentzia estankatuta dagoela. Kontziliazioak bi sexuen arteko ardura berdintasuna beharrezkoa du mundu juxtuagoa nahi badugu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak