Hauteskunde bixamona

Erabiltzailearen aurpegia Aintzane Oiarbide 2016ko urr. 2a, 00:00

Azken hauteskundeen argazkia esanguratsua izan da.

Alde batetik, espainiar estatu zaleak diren indar politikoak:  Podemosek lehen indarra izan nahi zuen EAJ gobernutik botatzeko, PPk Euskal Herri burujabe baten beldurra erabili du. Eta azkenik, Alderdi Sozialista, euskararen eraso mingarria botatzerainoko noraeza erakutsi duena. EH Bilduren irudiaren erabateko aldaketak harritu egin nau. Marketin eta itxuraldatze erabatekoa! Kamiseta eta bakeroetatik Armani moduko jaketara, irudia erabat leundu eta mezua ere agresibitatetik urrunduz. 

Baina Arnaldo Otegik hauteskunde gauean esandakoa ez zetorren bat kanpainako tonuarekin: "Gaur hasten da zeruetarako igoera". Aspaldiko musikaren traza hartu nion momentu horri. Zein ote da Arnaldoren zerua? Bere aintza ez da aspaldidanik herri honen aintza. Abertzaleon arteko elkarlan serioa egiteko harrokeria horrekin hastea lekuz kanpo dagoela uste dut. 

EAJk herri honengandik jaso duen ezin ukatuzko konfiantza, bestalde, ia 30 urtez gobernuan egon ondoren, beste inon ikusi ez den marka da. Urkulluren lana, lana eta lana da gehiengoak eman duen mandatua. Euskadiren etorkizuna sendo eraikitzeko lana.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak