Hitzetatik ekintzetara

Erabiltzailearen aurpegia Aintzane Oiarbide 2016ko uzt. 10a, 00:00

Gipuzkoako Biribilguneaz hitz egin dugu sarritan Foru Aldunditik.

Hau ez da, ordea, biribilgune fisiko bat, Gipuzkoako gaitasun handiko errepide sarea baizik. AP-8 iparretik, AP-1 mendebaldetik, iparretik hegoaldera N-1 errepidea eta sarea ixteko, mendebaldetik hegoaldera Beasain-Bergara autobidea. Sare honek biribilgune itxura hartzen duenez, horixe da izenaren arrazoia. Helburu nagusia Gipuzkoaren mugikortasunaren eta lurralde orekaren bermea da eta sare hau guztia bukatzean, Gipuzkoako edozein herritatik gehienez 15 kilometrora gaitasun handiko errepide batera izango dugu sarrera gipuzkoar guztiok.

Biribilgunea ixteko, ordea, Antzuola eta Bergara arteko autobide berria bukatzea da falta den bakarra. 5 km bihurri! Obra hau bertan behera geratu zen 2015ean, baina egin dugu dagoeneko proiektu berria, iritsi da lehiaketaren unea. Obren hasiera 5-6 hilabete barru izango da. Debagoiena nahiz Goierri bailarentzat ezinbesteko errepide desiratua! Orain urtebete idatzi nuen bezala, Antzuola-Bergara errepidea bukatzea da Foru Aldundiaren lehentasun nagusia. Horratx, ekintzek erakusten dute hitzak betetzen diren ala ez.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak