Erabakitzeko eskubidea

Erabiltzailearen aurpegia Aintzane Oiarbide 2016ko eka. 4a, 00:00

Hamabi urteko atzerapenarekin gabiltza.

Euskaldunok izan ginen aitzindari erabakitzeko eskubidea modu ofizialean aurkezten, kataluniarren aurretik. 2004. urtean, Ibarretxe lehendakariak aurkeztutako Estatutu Berriaren proposamena onartu zuen Eusko Legebiltzarrak. Ibarretxe plana izenpean ezagutu zen egitasmo landu eta artikulatu honen bizkarrezurra euskaldunon erabakitzeko eskubidea da.

Ezin dugu ahaztu, baina, Legebiltzarrean onartzerakoan egoera bitxia gertatu zela, gure artean historian zehar, zoritzarrez, gehiegitan gertatzen diren desadostasun eta ika-mika antzuen antzera: bozketa garaian, Ezker Abertzaleak, Arnaldo Otegi buru zuela, hiru bozka eman zituen ekimen honen alde, baina beste hiru aurka. Gure Herriaren nortasun eta etorkizunean nuklearra den kontu honetan, beraz, ez genuen erabateko adostasunik izan abertzaleon artean. Ibarretxe lehendakariaren proposamena Madrilgo Gorteetan atzera bota bazuten ere, Euskal Herriak aukera aproposa izan zuen duela 12 urte apustu horren inguruan indarrak batu eta lehendakariak proposatu zuen kontsultaren alde egiteko.

Argi eta ozen esango dut: 2004an erabakitzeko eskubideari baietz esan nion eta gaur ere baietz esaten diot.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak