Otoi, zatoz etxera!

Erabiltzailearen aurpegia Aintzane Oiarbide 2016ko mai. 6a, 08:35

Madrilgo Hauteskundeak, paradisu fiskalak, Garbiñe Biurrunen ezetza, zaborrak nora eraman, guztiak izan dira hizpide egunotan, eta kolaborazio hau idazteko gaia ezin aukeratu... 

Asteazken gauean entzun nuen, ordea, erabat hunkitu ninduen berria, eta, orri zuriaren aurrean jarrita, nire nahiak, bihotzak eta ordenagailuaren teklatuak ezinbestean naramate egunotako gai aspertuetatik ihes egin eta XVIII. mendera, Lapurdiko arrantzaleei, herri minez, familia gosez eta bihotz minez etxekoek idatzitako gutunen aurkikuntza zoragarrira.

Le Dauphin itsasontziak zeramatzan lapurtarren 50 gutun euskaraz idatziak, Lapurdiko jende xeheak idatziak. Baionatik irten eta Ternuatik gertu dagoen Louisbourg uhartera abiatu ziren 1757ko apirilaren 9an. Erresuma Batuko itsas armadaren itsasontziak harrapatutako ontzian zihoazen familien jakin-minak, eguneroko kontakizunak, ametsak, kalamidadeak eta, batez ere, behin eta berriz gutun hauetan errepikatzen den erregua: otoi, zatoz etxera! Hunkigarria gutunak maitatuengana inoiz iritsi ez zirela jakitea eta hunkigarria garai hartan euskaraz hain eder eta garbi idazteko ohitura zutela ikustea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak