Bergara 2016

Erabiltzailearen aurpegia Aintzane Oiarbide 2016ko ots. 13a, 00:00

Kulturaren urtea Donostian, Europako hiriburu, alajaina!

Horrelako proiektuak hain gertutik ikusteko eta disfrutatzeko aukera oso gutxi izaten dugu. Ikus-entzunezkoak, antzerkiak, dantza, gastronomia, ekitaldi abangoardistak eta... musika! 

Musika mailan izango du zer esanik Bergarak Donostia 2016 kultura hiriburuaren taula gainean. Datorren asteburuan La Traviata opera ikusi eta entzuteko aukera izango dugu Kursaalean, eta bertako eszenografia egile eta gidariak bergararrak dira. Europako kulturaren hiriburuan, urtetan modu xumean, aurrekontu eskasekin eta bergarar askoren esfortzuari esker Musika Eskolaren bitartez sortutako artista taldearen errekonozimendua! 

Valen Moñux, Alex Odriozola eta Bergarako musika eskolari zorionak! Zorioneko daukagu kultura Bergaran, udal aurrekontuetan ere kultura arloari milioi bat euro gehituko baitizkio udal gobernuak Seminarioko aretoa egiteko eta musika ekitaldi handiek leku egokiagoa izan dezaten frontoiko proiektua ere abian jarriko dute aurten. Aspaldian aurrekontuetako ahaztua izan da kultura, baina iritsi zaigu Bergara 2016 kulturala.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak