Lehena, joandakoen hutsuneak uzten duen tristura, nahigabea eta bihotz minarenarentzat izan da. 2015ean zahar eta gazte asko, gehiegi, joan dira ezustean, familiakoak ez, baina lagun asko. Bakoitzak bere etxekoen hutsunea izango du, bete ezinezko hutsunea, eta norberaren bizimodua ez da bera izango sekula, neronek bai baitaukat esperientzia hori nirean.
Baina aurrera egiteko arrazoi asko ditugu inguruan, eta bide berriari ekitea ezinbestekoa da.
Arrate Bengoa eta Espe Ugarte, bizitzaz beterik zeuden emakume gazteak parean joan ziren, kolpe handia gure ingurukoentzat eta bergarar askorentzat, Gurutz Jausoro oñatiarra, lagun eta abertzale fina, musu bat. Istripuz, gaixorik edo bestela hildako guztien familiarteko eta lagunei oroitzapen hau bidali nahi diet, ez nahigabean murgiltzeko, baizik eta urte berria joandakoen memoriaren indarraz janzteko. Aitari orain lau urte esan nion bezala, izarretan bazaudete egiguzue keinu, lagun maiteok.