Ezustean

Erabiltzailearen aurpegia Aintzane Oiarbide 2015ko aza. 28a, 00:00

Arduraz jokatzea tokatzen zaigu politikooi gobernuan gaudenean.

Arduraz jotzea tokatzen zaigu baita ere oposizioan gaudenean. Beti marra gorriak gainditu gabe jardun beharko genuke, herritarrak, ongizatea eta baliabide publikoen kudeaketa helburu nagusitzat hartuz. Gobernu ardurarik ez nuenean eta orain, ardurak izanik, beti saiatu izan naiz lerro hauek idazten nire printzipioekiko zintzo jokatuz eta bihotzak esaten zidana islatzen. Zentsurarik gabe aritu naiz urte hauetan Goienan... gaur arte. Gure bailaran azken urteotan soka luzea ekarri duen gaiari buruz zutabe honetan asteburu honetan ez idazteko "gomendioa" jaso dut "oreka politikoaren" izenean. Ezustean harrapatu nau Goienatik jasotako deiak, ez baita beti oreka politiko hori bermatu soka luzea ekarri duen gai horretan. 

Proposatu didatena barruko orrialdetan beste norbaiten aurkako iritziarekin batera "orekatzea" izan da. Besteenganako errespetuz idazten bada, iritzi askatasuna leku guztietan bermatu beharko litzateke eta nik horixe aldarrikatu nahi nuke urteetan idatzi dudan zutabe honetarako.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak