Orain, herriaren erabakia

Erabiltzailearen aurpegia Aintzane Oiarbide 2015ko urr. 24a, 00:00

Gardentasuna, parte hartzea, kontsulta, joan den legealdian hitzetik hortzera erabilitako hitzak izan dira.

Demokraziaren kontzeptua adierazten duten hitzak hutsak gertatzen dira ekintzekin demostratzen ez badira. Zabor eta hondakinen zoritxarreko festaren gurpilean galdutako denbora, dirua, baliabideak, bizilagunen arteko haserre eta ikusezinak behin betiko karpeta beltzean sartu eta badator garai berria. Herriari hitza eman, demokraziari zentzua eman eta zaborren auziari ea betiko amaiera ematen diogun. Eskoriatza, Aretxabaleta eta Bergara izango dira honetan eredugarri, Elgeta bere garaian izan zen bezala.

Hemendik aurrera, politikariok geroz eta gehiago hartu beharko ditugu aintzakotzat herritarren eskaera bazterrezinak, jendetsuak eta ozenak, ez baitira nahikoak hauteskunde programan egiten ditugun zinak gero ez bagara gai belarri ondoan egiten diguten garrasia entzuteko. Azken urteotako auzirik garrantzitsuena hondakinak biltzeko sistema izatea ez da gure gizartearen osasun onaren adierazgarri, baina herritarrek bizirik daudela argi utzi dute, eta orain bai, denona izango da erabakia.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak