Donostiatik

Erabiltzailearen aurpegia Aintzane Oiarbide 2015ko uzt. 11a, 00:00

Donostian izango ditut datozen lau urteotan ardurak.

Gipuzkoako Bide Azpiegituretako diputatu kargua hartzeko hiriburura joan behar izan dut, gipuzkoar guztion beharren alde lan egitera. Foru Aldundiaren erakundeari zor diodan errespetuz arituko naiz nire egiteko berrian, baina batez ere gipuzkoar guztiei diedan errespetuz. Gardentasuna, kudeaketa ona eta, batez ere, herritarrengandik ahalik eta gertuen egotea dira nire eta Foru Gobernu berriaren ardatz. Gure helburua ez da liskarra sortzea, irtenbideak bilatzea eta gipuzkoarrok merezi dugun giro baketsuan Gipuzkoa aitzindari izatea baizik. 

Badira ia bost urte GOIENAren kolaboratzaile naizela, eta, nire jaioterria Errenteria izan arren, erabateko debagoiendar sentitu naiz azken 20 urteotan Bergaran. Debagoienetik Donostiara joan arren, jakizue Donostiatik Debagoienera egunero etortzen naizela, Bergarara, nire etxera, nire eskualdera. Egun hauetan zorion asko jaso ditut, baina batez ere eskaera bat izan da errepikatuena: Deskargako errepidea lehenbailehen bukatzea. Jakizue, bada, diputatu bezala nire lehentasuna ere gurean dagoela, Deskargako errepidea behar bezala bukatzea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak