Herriarentzat eta herriarekin

Erabiltzailearen aurpegia Aintzane Oiarbide 2015ko eka. 12a, 00:00

Bihar osatuko dira udalbatza berriak eta herrietako buru izango diren alkateak ere bihar aukeratuko dituzte.

Debagoienean nagusiki bi kolorez margotuko da eskualdeko mapa –Gatzagako herri zerrenda salbuespen–; botoetan EAJren kolorea nagusi eta Mankomunitatean ere gehiengoaren aldaketa erabatekoa, Bilduren gehiengo nagusitik EAJren gehiengo nagusi izatera pasa baita egoera. 

Era bateko  aldaketa sortu du debagoiendarren hauteskundeetako erabakiak, eta, orain horrela gertatu bada, lau urte barru besterik gerta daiteke, herritarrok udal gobernuen lana babestu edo gaitzetsi gure eskuetan baitugu. Demokraziaren arauak dira hauek, baina azken hauteskundeen emaitzen jira bueltak zerbait erakutsi digu, hauteskundeetan irabaztea bakarrik ez dela nahiko. 

Herritarrak entzutea, beraiengandik hurbilago egotea eta udal kudeaketa zentzuz eta errespetuz egitea ezinbestekoa da. Botoak ez dira alderdi politikoenak, herritar bakoitzarenak baizik, eta udalbatza berriak osatuko dituzten zinegotzi eta alkateek kontuan izan beharko dute hau lau urtetako agintaldi berri honetan. Herriarentzat eta herriarekin, ez despotismo ilustratuaren herriarentzat baina "herriari bizkarra emanaz".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak