Agurne Barrusori erantzunez

Erabiltzailearen aurpegia Aintzane Oiarbide 2015ko mai. 22a, 00:00

Candyn gertatutakoaz idatzi nuen orain bi aste. Gure bailaran gertatu diren zorigaitzeko beste enpresa porrotei buruz egin dudan bezala, Arcelorri eta Fagorri buruz, besteak beste.

Badirudi kasu honetan Candy ezin nuela aipatu, Agurne Barrusok pertsonalki lideratu duen proiektuaren porrota ez aipatzeko. Azken hilabeteotan, Agurne, zuk zeuk ipini duzu aurpegia komunikabideetan gai hau lideratuz, baita Goienan ere. Eta ez da izan diputatu nagusiaren kabinete-burua zarelako, Bergarako alkatetzarako hautagai zarelako baizik. Horrelako proiektu industrialetan ez duzu esperientziarik, ez duzue enpresan sinesten ere, eta zuen lehen helburua ez da izan langileen mesedetan erakunde guztien artean lan egitea. 

Bildu zara langileekin behin eta berriro, bai, baina ez Optimize motorren ensanblajea egiteko proiektuaren xehetasun guztiak azaltzeko    –ensanblajea, bai, pieza guztiak Txinan egitekoak baitziren–, langileei isiltasun baizik. 

Goienan entzun nizun "enpresa eta industria eredu berritzailea" ekarri nahi zenutela, baina, nire ustez, enpresa batek arazo larriak dituenean beharrezkoa da erakunde guztien elkarlana, eta lan hori, argi eta takigrafoetatik urrun, behar duen diskrezioarekin egitea. Candyrentzat Diputaziotik martxan jarri zenuten proposamenaren bidea oso bestelakoa izan da, proiekturik egon aurretik politikariek argazkiak atera, langileak behar bezala ez informatu eta Jaurlaritzarekin elkarlanari muzin egitea. Azkenean, Candyren ugazabak milaka euroko alokairua poltsikoan sartu eta borondate ona erakutsi dutela esan eta produkzioa Txinara daramate. Candyn eraman duzuen prozesua ez da eredugarria izan. Zuen eredua enpresa munduarekin zubiak apurtzea izan da legealdi hasieratik, eta hemen zubiak eraikitzeko beharra dago, Agurne.

----------

Aintzane Oiarbide

Bergara

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak