Candy

Erabiltzailearen aurpegia Aintzane Oiarbide 2015ko mai. 10a, 00:00

Hilabete gogorrak pasa dituzte Candyko langileek, enpresak Bergarako lantegia ixtea erabaki zuenetik.

Jaurlaritza enpresarekin aritu zen lantegia ez ixteko ahaleginetan eta horixe zen helburua, Candy ez ixtea. Baina tartean Gipuzkoako Foru Aldundiak berrindustrializatzeko proiektu berria ekarriko zuela azaldu zuen eta prozesu honen lidergoa Agurne Barrusok hartu zuen Diputazioaren izenean.

Lanketa luzea behar dute proiektu hauek, eta erakunde guztien arteko lankidetza. Diputazioak, ordea, Eusko Jaurlaritzarekin ez du inolako lanketarik egin nahi izan, oso gauza arraroa, kontuan hartuz Jaurlaritzak eta Diputazioko Berrikuntza Sailak proiektu desberdinetan eguneroko elkarlana egiten dutela. Emaitza: proiektuaren porrota, 74 langileren ilusio eta etorkizuna bertan behera.

Langileek ez dute informaziorik jaso prozesu guztian zehar, eta beraiei eskatu zaien bakarra proiektuan dirua jartzea izan da. Ezin da hainbeste familiaren desesperazioarekin jokatu, erabat baztergarria da prozesu hau nola eraman duen Diputazioak eta tristea erakunde batek beste erakundeekin elkarlanik egin nahi ez izatea interes politikoengatik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak