Balantzea egiteko garaia

Erabiltzailearen aurpegia Aintzane Oiarbide 2015ko mar. 25a, 00:00

Debagoienean lau urteko hau ez da izan itsaso barearen pare, badira zenbait gai biztanleak astindu dituztenak eta kalera protestan irtetea ohiturarik ez zutenak ere mugiarazi dituztenak.

Atez ateko hondakin bilketaz ari naiz, adibidez. Ez da giro Debagoieneko zenbait herritan, Bergaran, Eskoriatzan, Aretxabaletan eta Oñatin jendea haserre dabil, sistemak berak dituen arazoez gain, Debagoieneko udal gobernuen jarrera izan da jendeak gehien gaitzetsi duena.

Gure bailara ukitzen duen azpiegitura handi eta beharrezkoa, berriz, Deskarga, auzitan sartuta dago. Geldirik, langileak langabezian, Antzuolako eta Bergarako lurjabe kaltetuak inpotentziaz beterik, beraien eremuak konpontzeko beste bi urte luze itxoin beharko baitituzte, gutxienez. Egunero joan-etorrian ibiltzen diren auto eta kamioi gidariak, arriskuz betetako errepide horretan egunero tentsio batean ibili behar. Epeleko konpostaje planta ere ez dira oraindik eraikitzen hasi lau urteren ostean. Gure hondakin organikoak ezin ditugu bertan konpostatu eta kanpora bidali behar horretarako diru mordoa ordainduz eta kutsadura areagotuz. Honen guztiaren irtenbidea ez da epe motzean ikusten, eta hori kezkagarria da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak