Deskarga: errealitate gordina

Erabiltzailearen aurpegia Aintzane Oiarbide 2015ko ots. 15a, 00:00

Debagoiena eta Goierri… Zenbat joan-etorri ikasketak egitera, lanera, kamioikadak garraiatzera…

Tartean, Deskarga, madarikazio askoren protagonista. Beldurra ere ematen du Antzuolatik abiatu eta harri-koskorren bat ez ote zaigun gainera etorriko. Bagenuen esperantza 2015erako obrak bukatuta egongo zirela, gutxienez Antzuolaraino eta Bergararainoko zatia lehenbailehen egingo ote zen.

Larraitz Ugartek, obraren diputatu arduradunak, honela zioen duela hilabete batzuk: "Maiatzerako bukatuko ditugu lanak, ez da atzerapenik izango". Baina ez maiatzerako eta ez 2015eko amaierarako ere. Luzerako doa, antza, Ugartek Goiena Telebistan esan duenez. Orografia korapilatsua omen dugu Gipuzkoan, besteek egindako errepideetarako ez du balio nonbait arrazoi honek. Prezioan ere desfase eta gain-kostuak handiak izan daitezkeela onartu du, eta legealdi osoa pasa du esanaz Bilduk gain-kosturik gabe egingo zituela obra hauek. Obrak geldituta, enpresekin akordioetara iristeko gaitasunik gabe...

Errealitate latza gailendu zaio Ugarteri. Gain-kostu handiak izango dira eta ez dakigu noiz arte arriskuan ibili beharko dugun Deskargan. Hau bai arduragabekeria eta kudeaketa txarraren eredua. Errealitatea ezin ezkutatu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak