Kutxa da estatuko kutxa guztien artean ondoen kudeatu dena, zuzendu dutenak ez dira aberastu ez eta izugarrizko dirutzak kobratzen aritu txartel opakoen bitartez. Azken hilabeteotan alderdi politiko guztiek, sindikatuek, langileek Fundazio modu egokienean nola bihurtu erabaki dute lantaldean baina Bilduk ez du parte hartu nahi izan ezta berari dagozkion patronoak izendatu ere.
Emaitza: Batzar Nagusiek, Diputazioak eta Donostiako Udaletxeak %93aren kontrola izango dute, lehen, erakunde publikoek %40a bakarrik. Erabaki garrantzitsuak hartzeko 15 patronoetatik 10en babesa izan beharko dute. Inoiz ez da egon Kutxan Gipuzkoako lurraldearen ordezkaritza hain errealik. Baina halere Kutxari egurra ematen dio ezker abertzaleak ez dakit ze estrategiaren izenean. Egun hauetan ikusten ari gara Caja Madrid eta Bankiaren ustelkeria baina Gipuzkoako Foru Aldundiak nahiago du Bankiarekin lan egin Kutxarekin baino. Kanpokoa hobea?