Deskargako isuna

Erabiltzailearen aurpegia Aintzane Oiarbide 2014ko uzt. 13a, 00:00

Aste honetan entzun dugu Diputazioak isuna jarri diola Deskargan lanean ari den enpresari bertako lanetan hil zen langile baten ardura egotziz.

ELA sindikatuak, aldiz, akats arin bati dagokion isuna dela leporatu dio Foru Aldundiari, obraren aurrekontuaren %4 izan beharrean %10aren kopuruari dagokion isuna ipini behar omen zion enpresari.

Sindikatu honek behin eta berriz salatu ditu legealdi honetan Diputazioaren obretan gertatzen ari diren irregulartasunak; izan ere, Aldundiak berak hartutako erabakien ondorioz gertatzen omen dira lan istripu hauek zenbaitetan. Arrazoia zein? Aldundiak obra handi hauek egiteko adjudikazioak gehiegi merkatu izana. Gauza bat da aurrekontuak ondo kudeatzea eta adjudikazioak ondo egokitzea, baina merke xuhurrean ibiltzea ez du merezi pertsonen biziak jokoan daudenean. Hori da ELA sindikatuaren salaketa eta hori omen da euren iritziz eragin larri hauen oinarria.

Ez al luke hobe Foru Aldundiak erantzukizun guztiak besteei bota ordez bere baitan eta enpresa eta langileekin elkarlanean hausnarketa egitea? Isunak jartzen direnerako joan da 33 urteko langile baten bizia.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak