Amama, eskerrik asko

Erabiltzailearen aurpegia Aintzane Oiarbide 2014ko mar. 11a, 12:00

Urtero izaten da aldarrikapen eguna Martxoaren 8a.

Udal eta erakunde guztietan emakumeak jasaten dituen kalamidade guztien salaketa eta emakumearen berdintasuna eta errespetuaren aldeko mozioak onartzen ditugu. Talde politiko guztiek elkarren artean adosten duten aldarrikapena izaten da eta hori poztekoa da. Nik beste zentzu bat eman nahi diot, ordea, aurten: hainbat eta hainbat emakume gure bailarako industria eta lantegietan aritu dira XIX . mendetik hona! Ez da oraingoa emakumeok lantegian eta etxean lan egin beharra. Gerra garaian eta gerra ondoren ere makina bat emakumeren lana etxeko ekonomiarako oinarrizkoa izan da. Bihoakie nire omenaldirik benetakoena. Garaiak aldatzen joan dira, batzuetan hobera eta bestetan okerrera, baina emakumearen egun berezi honetan...  

Eskertza, letra larriz, gure amei, gure seme-alaben amamei eskaini nahi diet. Bizitza guztian lanean egon ondoren, bai etxean eta bai lantegietan, orain euren etxeko lanak egiten, senarra zaintzen, gure seme-alaben zaintzaile, gure sukaldari eta errekadista lanak egiten diharduten amamei. Musu handi bat eta eskerrik asko, amama.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak