Atez ate, froga enpirikoa?

Erabiltzailearen aurpegia Aintzane Oiarbide 2014ko ots. 11a, 00:00

Bergarako udalbatzan jakinarazi zuen alkateak atez ate sistema otsailaren 4an sartuko zela indarrean...

... eta Bergarako biztanleak hainbeste aztoratu dituen erabaki hau arrazoitzeko argumentu kuriosoa erabili zuen, "atez ate sistema froga enpirikoetan oinarritu dugu". Kuriosoa baino gehixeago ere bada.

Ikerketa zientifiko bat egiteko, metodo eta froga enpirikoetan oinarritzen dira ikerlariak. Ilustrazio garaian, Bergarako seminarioan irudikatzen ditut ikerlari hauek mahaia paperez beteta, apunteak han eta hemen eta inguru osoa tubo eta tresna artean gauzak behin eta berriro frogatzen. Elhuyar anaiek wolframioa deskubritu zutenean, adibidez. Froga enpirikoak ebidentzian oinarritzen dira, baina ebidentzia horietara iristeko azterketa eta obserbazio objektibo ugari egiten dira.

Atez ate Bergaran ezarri dute azkenean, bergararren protesta eta kontrako eskakizunen aurka, baina ez dut uste ikerkuntza, eta paper artean denbora gehiegi eman zuenik Bilduk erabaki hau hartu zuenean. Paper bakarra 2012an, Gipuzkoako Bilduko 34 alkatek prentsaurrekoan azaldu zuten prentsa oharra. Erabaki politikoa izan zen argi eta garbi. Froga enpirikoa? Hamaika entzuteko jaioak gara!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak