Urte zahar, urte berri

Erabiltzailearen aurpegia Aintzane Oiarbide 2014ko urt. 14a, 00:00

Eskasa, gogorra eta ezustekoa izan da 2013a Debagoienean.

Gure bailarako ikur ekonomikorik handiena, Fagor etxetresna elektrikoak, ezustean joan zaigu eskuetatik, gure familietatik, lagunengandik. 30 urte bete dira Euskadiko uholde larrienak jasan genituenetik eta bi sute ikaragarrik 60 familiatik gora etxerik gabe utzi zituzten. Apirilean Bermeon eta urteko azken egunean, Pasaian. Azkenera arte izan behar zuen ba urte zaharrak kaskagogor!

Pintzelada koloretsu bat aipatzekotan, Arrasaten loteria tokatu! Bejondeizuela zorionekoei!

Urte berriaren etorrera ez da, bada, arinagoa izan! Horko gripe, bronkitis, pneumonia, horko hego haize eta olatu bortitzak, uraren indarra lur eta harriaren aurka garaile. Olatuek atzaparretan eramandako pertsonak desagertuta, kostaldean ere ez da giro. 2014 hau ere ekonomikoki ez omen da batere erraza izango, beste urte txar bat pasatzea tokatzen zaigu nonbait. Esaera zaharrak dioenez, Urtarrila bero, zinkurinak gero, eta hala dirudi, hego haizeaz hasi dugu urtea eta hortxe etorriko dira kexuak edo zinkurinak. Baina itxaropena ez dugu galduko, ez da alferrikakoa izango urte berria… ekaitz ostean beti dator barealdia!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak