... Espainiako Kongresuan. Gure burujabetzaren zutabeetako bat, hezkuntza, erabat baliogabetu nahi duen lege honek kultura eta identitate desberdinak berdindu nahi ditu Una grande y libre doktrinapean zapalduz. Hezkuntza komunitate guztia aurka du PPk, oposizioko alderdi politiko guztiak ere bai, baina hauteskundeetan gehiengo nagusia atera zuenez, herriaren gehiengoaren aurka joateko eskubide osoa du; ez zilegitasuna, ordea. Raxoyren gobernuak hartu duen erabakia, hurrengo hauteskundeetan gehiengo osoa ateratzen ez badu, bertan behera geratuko da; beraz, ze zentzu eta ze ibilbide dauka herriaren gehiengoaren aurka setatzeak?
Gure inguruan ere gehiengo nagusiaren erabilera zentzugabearen adibideak baditugu. Atez ateren aurka herritarren gehiengoa aurka azaldu da Gipuzkoako eta Debagoieneko hainbat herritan, baina Bilduren gehiengo nagusiak "herritar guztientzat onena" denaren inguruan galdetu ere, ezta entzun ere ez dela egin behar erabaki du herri gehienetan.Raxoyk erabiltzen duen argumentu bera. Han onartezina dena gurean ere onartezin.