Igeldoren desanexioa eskatzen omen dute askok. Ekimen honen alde zenbat igeldotar dagoen jakiteko galdeketa antolatu du Gipuzkoako Foru Aldundiak. Aldundiko parte-hartze zuzendariak adierazi du "pozgarria" dela halako prozesu bat abiatu izana. "Herritarrei emango diegu hitza, agindu genuen moduan", izan dira zuzendariaren hitzak.
Bergaran, aldiz, azken urte honetan bergarar asko eta asko kezkatzen dituen atez ateko hondakin eta zabor bilketa sistemaren aurka eta bosgarren edukiontziaren alde, zenbat jende dagoen jakiteko galdeketa eskatu dute ia 4.700 herritarrek sinadura bidez, eta beste askok poltsak balkoietan zintzilikatuz. Bergara izan da poltsen ekimenaren sortzaile eta bergararrak protesta masiboa egiten lehenetakoak Gipuzkoa osoan. Igeldo baino gutxiago ote Bergara? Bergarar herritarron hitza entzuteko eskubidea nork uka dezake? Gurpil arriskutsu batean sartu gara.
Zergatik ditu Bilduk bi neurri desberdin? Arrazoia alderdikeria ote? Gobernatzeko modu berria nabarmenkeria hauek egitea bada, ez da harritzekoa herritarrek euren burua politikariengandik geroz eta urrunago sentitzea.