"Udaberri nahasia"

Erabiltzailearen aurpegia Aintzane Oiarbide 2013ko mai. 21a, 02:00

Euskal Herria krisiak jota dago, ekonomian eta politikan.

Inoiz baino beharrezkoagoa da indarrak batu eta etorkizuna eraikitzea. Lehendakaria alderdi politiko desberdinekin behin eta berriz elkarren arteko adostasunerako bidea jorratu nahian dabil, baina bakoitzak bere buruari begiratzen dio, bere interesei. Politikariak gizartearengandik sekula baino urrutiago dauden sentsazioa daukat.

Herriak guztion artean adostasuna nahi du, krisiari buelta ematen saiatu daitezela guztiok batera, baina alderdi politikoek bizkar ematen diote errealitate honi. Gipuzkoan Bildu PPrekin konpontzen da bidesariak ipintzeko, PSErekin noiz nahi iristen da akordioetara. Baina zer gertatzen da Eusko Legebiltzarrean? PSEk ez du PPrekin ezer jakin nahi, Bilduk ez du EAJrekin inolako akordiorik irudikatu nahi, PSEk EAJri ez dakit ze faktura pasa nahi dio…

Ez da giro gure politikagintzan. Bakoitzak bere zilborrari begiratu beharrean gure herriaren arazoei aurre egin eta etorkizunera begiratuko balu mesede ikaragarria egingo liguke. Ez da suak pizteko garaia. Herri bat izateko ez ezik, herri bakar bezala lan egiteko unea iritsi da eta ez dakit horretarako gaitasunik izango dugun giro nahasi honetan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak