"Bide okerretik"

Erabiltzailearen aurpegia Aintzane Oiarbide 2013ko api. 24a, 02:00

Apirilaren 12an (ostirala), Bergaran, atez ate sistemaren aurkako manifestazioan milaka lagun bildu ziren.

Adin guztietakoak, soziologia desberdinekoak, ideia politiko desberdinetakoak, politikarekin bat ez datozenak. Bere bizi guztian lehen aldiz manifestazio batean parte hartu zuenik ere bai.

Bergarako etxe askotan zabor poltsek zintzilik jarraitzen dute sistema honen aurka eta Udalak ezarriko duen sistema aurkeztuz geroztik irten da jendea kalera ezadostasuna erakustera. Errealitate honi bizkarra ematea akats handia da. Jendea entzun eta adostasunetara iristea ezinbestekoa da herritarrek horrelako oposizio zorrotza azaltzen dutenean. Baina aldiz, konfrontazioaren bideari ekin diote zenbaitek eta hori erabat onartezina da.

Manifestazioa hasi aurretik panfleto eta pankartak ipini zituzten ezker abertzaleko gazteek eta pankarta horietan EAJko eta Bergara Garbia plataformako bozeramaileen izen-abizenak jartzea ezin da onartu. Neuri ere tokatu zait oraingoan. Ernaiko gazteek erakusten duten amorrua nork erakutsi die? Jendea diana batean jartzen zuten garaiak atzean utzi behar ditugu elkar bizikidetzan eta normalizazio politikoan pausoak eman nahi baditugu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak