"Debagoienean, gurea"

Erabiltzailearen aurpegia Aintzane Oiarbide 2013ko ots. 15a, 16:00

Euskal ekonomiaren egoera kezkagarria da.

Politikoki ere oso gertutik begiratzen omen gaituzte Espainia eta Europako komisarioek…: "Kontuz ze neurri hartzen duzuen, begira gaude eta". Madrildik gure burujabetzaren aurkako erasoak ditugu egunero. Gipuzkoako udaletxe guztietan, berdin da nor dagoen agintean, guztiak, Madrilgo errekorteak aplikatzen ari dira halabeharrez.

Honen aurrean nola jokatu? Nola zuzpertu gure ekonomia? Gurea saltzen hasi beharra dugu, gure gizarte eredua, gure Herria, gure identitatea, gure industriaren baloreak, ondo egindako gauzak, kalitatezkoak. Baina gurea erosten hastea ezinbestekoa da. Gutako bakoitzak asko egin dezake. Nik deialdi bat egin nahi dizuet Debagoienean bizi zareten guztioi. Gure enpresa eta kooperatibak oso une gogorrak jasaten ari dira.

Gure bailaran egiten diren elektrogailuak erosi behar ditugu guztiok. Inguruan dauden enpresek ere elektrogailu hauetarako piezak egingo dituzte, lantegiek aurrera egingo dute eta kontsumoak gora. Egin dezagun ahalegina bertako produktuak erosiz, mankomunitate eta udaletan produktuak bertako lantegiei eskatuz. Lelo berria proposatzen dizuet: Debagoienean,  gurea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak