Etorkizunean zer izan nahi duen erabakitzeko pauso garrantzitsua.
Oraindik ez dago argi ze ibilbide izango duen honek. Han-hemenka, euskal ahots desberdinek aipatzen dituzte Catalunyan ematen ari diren pausoak lorpen historiko bezala eta beharbada han hala izango da. Baina ahaztu egiten zaigu gurean pauso horiek guztiak eman ditugula orain dela 10 urte. Ibarretxe lehendakariak proposamen bat aurkeztu zuen Eusko Legebiltzarrean Euskadiren erabakitzeko eskubidea eta galdeketa abian jartzeko.
Gehiengoz onartua izan zen Gasteizen, baina Ezker Abertzaleak hiru bozka bakarrik eman zizkion alde eta beste hiru aurka. 3-3=0. Aukera historikoa zen orduan ere, baina abertzaleok gure artean ez ginen ados jarri. "Bai baino ez" horrek adierazten du zenbait sektore ez zegoela oraindik prestatuta abertzaleon arteko adostasunera iristeko. Zentzu horretan, kataluniar abertzaleek adibide ona eman digute. Xenpelarrek esan zuen XIX. mendean: "Gaitzak gerade umiltzen eta pakean unitzen, ez da errez ibilltzen anaiak alkar illtzen,zer dan entenditu gabe; hortan galduko gerade!".