Aintzane Oiarbide: Euskara amets"

Erabiltzailearen aurpegia Aintzane Oiarbide 2012ko abe. 11a, 01:00

Gaur gauean ametsetan ibili naiz.

Ametsean euskara pertsona bilakatu zait. Pertsona nagusia, itxuraz ez lodi eta ez mehe, baina ibiltzea kosta egiten zitzaion. Aurpegia ez diot ondo ikusi, baina ez zirudien oso pozik zegoenik. Soinean, muskuiluek dituzten lapa eta bizar batzuk zituen erantsita. Pisua hartu du erantsitako gehiegikeria arrotz hauengatik. Emakumea dela dirudi, baina bularrik ez diot ikusi. Elbarrituta dago nonbait, gaixotasun baten ondorioz. Ametsean, beso banatatik tiraka, bera maite duten seme-alabak agertu dira. Tira batera eta tira bestera… Jende asko inguratu da bere izena goraipatu eta aldarrikatzera, baina euskara triste dago. Ez du ingurune horretan egon nahi, soineko zuriz jantzia egon nahi du, garbi, guztien lagun, eskuragarri. 

Maitasun dezente falta zaio, baina, eta batzuk bakarrik dauden lekuan ez du egon nahi. Benetako maitasuna nahi du, guztiona… Erabilera politikorik gabea. Ez dago eroso. Berdin dio nola pentsatzen duen bakoitzak, baina Ama Euskara da eta seme-alaba guztiek berdin maitatzea nahi du. Esnatu naiz, baina sentsazio gazi-gozoa dut ahoan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak