... Bergarako TAVEX enpresan lan egindako langileen arazoa. 30-40 urte bertan lan egin ondoren, enpresa itxi, erretiroa eta indemnizazioak Belgikako aseguru etxe baten bitartez kobratzeko agindua jaso eta orain, hainbeste urtetan lan egin ondoren, aseguru etxe horrek porrot egin eta Bergarako langileek erretiroa ezin kobratu. Bizi dugun krisi egoeraren beste adibide dramatiko bat! Langabezian, etxea ezin ordaindu, ikasketak amaitu eta etorkizun iluna… egoera goibel eta kezkagarria. Gure artean jende asko estu bizi da. Erakundeen aldetik non dago laguntza eta sentsibilitatea? Non dago justizia soziala? Raxoiren dekretua dela eta, herritarrak geroz eta gehiago estutzen dituzten neurriak gurean ditugu. Diputazioak onartu du BEZaren igoera Gipuzkoan. Fiskalitatearen eskumena izan arren Madrildik datorren neurria ezarri digu. Bergarako Udalak tasak %3 igo ditu, eta beste tasa batzuk hortik gora. Nori igo diote soldata neurri honetan? Nola egin behar diote aurre TAVEXeko langile ohiek igoera hauei? Justizia soziala aldarrikatzea ez da nahikoa. Gauzak eginez demostratzen dira.