... beste batzuk lehen emandako bozkaz desengainatuta daudela, beste batzuk politikari guztiak berdinak direla… Sarri alderdi politikoek herritarrek goi mailako politika ezagutzen dutela uste dute. Batak prentsaurrekoa eman eta ondoren besteak, nork titularrik onena botata, ni naiz txapeldun!
Politika ez da hori, ordea, egunerokotasunean gure bizimoduari eragiten dion gauza txiki edo handi bakoitza nola kudeatzen den, gure txikitasunean nola lagundu gaitzaketen, gure seme-alaboi eskola eta etorkizuna emateko lana izango dugun, gaixorik gaudenean ondo zainduko gaituzten medikuek, nire hizkuntzan normaltasunez bizi naitekeen, etxeko zaborrek ahalik eta lan gutxien emango didaten… hori da jendeari axola zaiona. Kanpainan mezu ugari ikusiko dugu. Nork esaten digun egia eta nork ez nola jakin? Esateak ez du balio, egindakoak erakusten du! "Algodoiaren aproba" behar dugu. Horretarako, 30 urteotan bakoitzak egin duena begiratu eta balantze hori egitea erraza da.
Bizi dugun egoeran gure konfiantza nori emango diogun oso garrantzitsua denez etxeko lanak ondo egin behar ditugu.