"Zappinga"

Erabiltzailearen aurpegia Aintzane Oiarbide 2012ko eka. 20a, 02:00

Telebista mandoa hartu eta ON sakatu orduko hasi da zaparrada!

Espainiako erreskatea... Raxoik, bankuek bakarrik ordainduko dutela, kronika ematen ari den kazetariak ezetz, Eurostaten arabera zorra Estatuaren defizitari gehituko zaiola. "Korralitoa" ere (Argentinako hitz xelebrea) sasi tertuliakideen ahotan. Adituak ere ez dira ados jartzen zuzenean gure poltsikoak hustuko diren edo zerbitzu publikoak gutxiagotuko dizkiguten...

Zapping... Gipuzkoan, Zaborren Kudeaketaren inguruan, sekulako ekaitza, akordio falta, Diputazioa gehiengoaren aurka... kareta musikala...Gipuzkoako Aldundiak autobide guztietan bidesaria jarriko duela eta kaleko jendearen kexuak... honetan ere akordio falta eta ekaitza! 

Zapping! Legazpian , mutiko bati, bizikletako frenoak apropos moztu dizkiotela eta, ospitalean larriki zaurituta... Hau da estresa. 

Zapping! Oheko izarak bakarrik antolatzeko mekanismoa asmatu duela Villabonako gizon batek! Ahh...Hau atsedena! Albiste ederra azkenean!

Bihotzen taupadak lasaitzen hasi zaizkit... ohean sartu, lo egin eta bihar goizean... ohea antolatu beharrik ere ez!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak